Xabier Irungo Ertzaintzaren komisaldegitik irten berri da; bertan egiten baitu

lan. Bere hori koloreko Seat Ibiza autoa hartu eta Bidasoa ibaiaren ertzetik Behobiara

zuzendu da, Hendaia badu bizitoki ere; etxera joan aurretik tragoxkaren bat hartzeko

aitzakiapean egin du diogun deliberio hau.

            Autoa Faisan ostatuaren ondoan utzi eta, alboko estankotik zigarreta pakete

baten bila pasa ondoren –Tabacos Tellechea, bureau de tabac, zioen ate gaineko

xaflak-, tabernara bertara sartu da. Ostalerra kokotsez agurtu eta garagardo bat atera

ziezaion agindu dio. Bat-batean, zigarretari upaka eta Cervezas El León etiketadun

botilari zurrutada batzuk jotzen ari zela, txartel bat utzi dio hautsontziaren ondoan

hurreratu zaion emakume batek; Sandra-.Club Frontera, zioen. Halamoduz, Xabierrek

bista goratzea erreusitu du eta aurpegira begiratu dio. Ez du ezagutu; eguzkitako

betaurrekoak eta ileordea zeramatzalako, ziurrenik. Alabaina, zerbait sentitu du; zakila

taupadaka hasi baitzaio, zilborraren parera iritsi nahi balu bezala.

            Ohartu denerako, Sandra delako emakumea alde egina zen tabernatik. Zalantza

pittarrik egin gabe, autoa hartu eta zuzenean abiatu da biribilgunez biribilgune autoa

putetxearen aurrean aparkatu duen arte. Barrura sartu eta nerabeek darabilten

itzulinguruak erabili gabe, gora joateko keinua egin dio Sandra ikusi duenerako.

Honek, baldintza bakarra jarri dio; zihoazen gela horrek ilunetan izan beharko zuen

halabeharrez. Xabierrek tratua onartu eta dozenaka billete titizorroan kateatuz,

ganaduen tratanteen gisan ipurmasailak behatzen zituelarik –atze haiek ezagunak zituela

iruditu zaio, menturaz-, gelara abiatzeko imintzioa egin dio.

            Hasi da festa; Sandrak hankatartea leunki ferekatu dio Xabierri haren eskuin

eskuaz, harik eta kirtena laka poto baten antzera bihurtu zaion arte. Honek altxatzeko

agindu eta sabelazpia berak kitzikatuko ziola proposatu dio Sandrari; onartu du.

Xabierrek esker eskua hurreratu eta soinujotzaile baten abileziaz, trebeki mugitu ditu

hatzak gora eta behera; oilarren gandorren gisako alua zuela iruditu zaio. Argizari

gorizko errekasto bat sumatu du supituki. Elkarri gorputz osoan zehar laztan batzuk

egitea erabaki dute biek, ez denbora askoan. Xabierri gorputza galdara bat bailitzan

berotu zaio eta oherratu eta bizkarrez makur zedila manatu dio sexukideari, esana betu

du, prefosta.

            Hemendik aurrera ez da gauza anitz kontatzeko; Xabierrek zakila aluan sartu eta

nola behorrak trostan, haiek hala aritu dira denbora batez, intziriak barne; zekorra askan

edanean balego bezala batek, iel dagoen behorraren gisan besteak  Baina nekatu ere

egiten da bat; hazi zorrotada bat isuri du Xabierrek Sandraren erraietan eta biek

bueltaerdi emanaz ohean etzan dira. Pizgailuaren su kalankariaz iziotu dute Winston

bana eta une hori profitatu du Xabierrek M eta 1985 inskripzioak zeramatzaten eraztun

banari so egiteko.

            Luzamendurik gabe elkar agurtu dute eta bakoitzak bereari segi dio.

            Xabier goiz esnatu da Hendaiako Charles de Gaulle bulebarreko apartamento

batean hurrengo goizean; lanera ere goiz joan behar izan duelako. Lasai gosaldu eta

komunera sartu da dutxa bero bat hartzeko eta aurreko eguneko likits arrastoak

kentzeko. Ondoren, haginak garbitzeari ekin dio baina afera bukatzean hortzetako

eskuilak baldarki egin dio ihes eskuetatik eta bere arreba Maiderren zorroa erori zaio

lurrera. Dena komuneko harlauzetan barreiatu da; diru-zorroa, ezpainetakoa, orrazia…

bi eraztunekin behaztopa egin du bat-batean. Beraiei begiratu bat eman eta hiruzpalau

minutuz lelotuta eta txintik esan gabe ahozabalik egon ondoren, bere autoan maldizioka

abiatu da Irungo komisaldegira.

Aimar Goenaga

Facebook

Get the Facebook Likebox Slider Pro for WordPress