Kukuak jo du Erremendiako ohianean, Nafar Pirinioetara udaberria iritsi den seinale beste behin, kresal eza da nagusi. Bizitza bor-borka dator amalurraren sakontasunetik azalean gaudenen izaki bizidunen alde, emankor. Landareek dute nabari eta loreek salatzen, txoriek dihardute pagadien soinu banda osatzen, zuhaitzek azalean barna sustraietatik datorren izerdia dute hosto, itzal eta elikagai bihurtzen. Lojanzko iturburuan ura irtetzen da emari oparoz betea, iragan berri den negu hotz hezearen ondorio, gailurretako elur zuria ur gardenean bilakatua, egarri direnak asetzeko sortua.
Alboko aisialdi gunean dago kostaldeko neska, Amaia, bakarrik, eserlekuan eserita, egarriz, gosez amorratuta, jolasteko gogoz, pentsakor, zain, noren zain? Zein du amets?
Zorrotz du begirada tenkatuta inguratzen dion basoko zuhaitz adar bakoitzari, ipar haize finak nola erabiltzen dituen haruntz eta honuntz. Eguzki izpiek ohianeko zirrikituetatik aurpegia ferekatzen diote, pentsamendu oldarkorrek emozio tsunami batera daramate, zurrunbilo batetik atera eta ondorengora sartu. Batean beldurra du nagusi eta ez du nahi, bestean maitasuna bidelagun eta nahi du, ez dago kontrolik.
Naturak ez du ulertzen eta Amaiak ez du ulertzen natura, inguruan duena edo bera zati dena, aldegin nahi du baina ezin du. Haizeak azala leunki goxatzean extasiaren fruitu gorena du amets, ezin dastatu, baina bai sentitu, basoko bizitasuna behetik gora doan bezela du udaberriko odola zainetatik tronpaka, hankarteko kobazuloak mugimendua usaintzen. Gogoko du hatzen leuntasuna ezpain artetik sartu irtenean antzematea, iletxoen kilimak gehitu zaizkio, jartzen da bero-bero, goiz eta gau, ilun eta argi, eskua dabil tontorrez tontor, titi buruz titi buru, batean bat gero bestea, laztantzen leunki listuak are gozagarriago, bilakatuz, mihi lerdetsuak eta eskuak helburu bera, eman eta eman, azala lagun dute miazkatze amaigabean. Lepaldeak ere berea nahi du goxo eta ezti, bertan dira eskuak egindako bidearen jabe eta ematea dute xede, igurtziz igurtzi, gorputzak jarraitzeko esaten dio, toki ezkutuen bila, aurkikuntza berrien bila, ez dago ispilurik, ez dago testigurik, kukua kukutu da. Ipur masailak maitasun egarriz daude, ahanzturaren putzuan itotzea ez dute nahi baina badakite bidean dela, beraien urtxintxatxoa maitakor igaroko dela, zuhaitzez zuhaitz dabilen bezela, goiko aldetik behekora, eskuinekotik ezkerrera, dena zeharkatu dute esku busti-likatsu apasionatuek.
Zelulaz zelula, temperatura gora doa eta ez da udara, zuloberoak gori gori daude, ireki dira zirrikitutxo uzkurrak etortzen denerako prest. Ezker hatza uzki lubrikatuan sartzen da goxoki, eskuin hatzak pottoliñaren ezpain umelen joan etorrian bidaide dabiltzate, biak batera, hartu eta eman, amalurraren gisan, badoaz aurrera eta atzera, jarrai horrela! xuxurlatzen du senak, segiiii eta segiiii, gehiago nahi dut! horrela bai, horrela bai! eman gogor, kanpora eta barrura ezker hatza, eskuinak berdina du desio eta badoa, bere baitatik irtedako irrintziak indartsuak dira nagusi ohianean. Amaiak isiltasunaren oreka hautsi du, basapiztiak aztoratu dira, landareek ezin dute gehiago beraiek ere astarraldia nahi dute, inguruko behor eta ardiek bezalaxe, zuhaitzei kutsatu zaie irrintzien izpiritua, barne gogoaren desio mugagabea asetze bidean doa, gehiago ezin du, dena eman du, noiz arte? barne kukuak jo arte!
Lo hartu du post-plazerraren preso, barne suak baretu dira, eguna aurrera doa, ekiak ez du lehengo goxotasun maila. Ilunabarra gertu da, oreka berreskuratu du kosmosak, kukua ixildu da. Zelaietan larratzen zebiltzan ardi, behor eta moxal jaio berriak lotara doaz, basapiztiak otzanduta daude, landare eta zuhaitzek atsedena dute amets. Egunez irrintziak tarteko esnatu beharra izan duen ontzak gaua du bazka aro, erne dago iluna noiz nagusituko, jaioterria urrun izan arren Amaia ez da ohartzen egoeraz, itsasoko kresalak 170 kilometrora daude, etxerako bidea urrun du, ipar ekialdeko haize xuabeak ileak kiribiltzen dizkio, bapatean ohianean armonia hausten da, norbait dator, oin pauso sendoak dira, orbelak salatzen du, zarata ateratzen du baina ez dago inor entzuteko. Joxe deitzen diote kuadrilakoek, buru gaineko txapel beltzak fiu-fiu-fiu egitera eramateko modukoa, baserritar erakargarri baten planta du, Borrokosko gailurretik dator.
Nekez blai dago euririk ez duen arren, besondoak eta tripaldeko gailurtxoak nabarmentzen zaizkio, erakargarri dago, kitzikagarri, atsedenaren eta maitasun leherketa baten desioz Amaiaren abaroan ezartzen da, ez du esnatu nahi baina esnatuko luke. Orruka, aharrausika ilunpetan eguna bukatzea du xede, denbora zeraman plana diseinatzen, xirri bat egiten dio lepoan eta kilimak besapean, esnatzear da masail muxu ezti baten leuntasunpean, begiradak gurutzatu dira, txingar printza piztu da, sua bihur daiteke. Elkar deitzen diote, ez daude kalabazak emateko, gogoa dute ipar, hitz hutsek ez dute lekurik, belarrira egindako xuxurla maitakorrak eztitu du gogoaren xenda, ulermenak bi gorputzen bapatekotasuna aski du, aurrez aurre, aurpegiz aurpegi, bi arima elkarren bila, hasi edo ez hasi zalantzan, zertan hasi?….
Amaia kukutu zaio alboko eserlekura, azak ematearen itxurakeria dirudi, arkera jartzea ez dela xamurra iradoki dio, bi ume kaniketan dirudite, alaitasunean, inozentzia osoan, zipozkeriak ez du zirrikiturik. Senak elkar limurtzen dihardute, zelatan dago hontza zuhaitzean aisialdigunean zer gertatuko, hasita dago festa, jolasean dabiltza, Joxe kukutu Amaiaren altzora. Onartu dio lehen kontaktu sugestiboa askatasunez, gerri bueltatik laztantxoak igortzen hasten da Amaia behetik gora arropa barnetik esku guriarekin. Pixkanaka pixkanaka, xamurtu dira inguruak, txapela kentzen dio buru aldea miazteko, gaztetasunaren suak kutsatu ditu gogoak, bada desioa gorputzen mugak eraisteko. Solasaldiak beste baterako utzi eta elkar jateko, belar hezearen gainera botaz Joxek ezpainak hiltzatzen ditu Amaiaren ezpain gorrietan ‘sekretu bat daukat zure ahora esateko’ esanez. Leunki muxukatuz, bihotzak BAM-BAM egiten dute, pultsua azeleratuz doa, mingaina mingaina besarkatuz listu gorrixkaren babespean, geroz eta estuagoak dira. Hartu eta emanak, lur-ama eta ilargi-aitaren gisan, osotasun unibertsalak bat egin du bi gorputzen aho barneko erraietan. Arropak soberan daude, narrua narruaren ferekapean, lur azalarekin bat, igurtzi eta igurtzi, mendizalerik ez dabil baina berdin dio, naturaltasunaren ikur da, urtxintxek, basapiztiek ohianean libre, edonon eta edonoiz dute sexu desioa asetzeko placer. Aisialdiguneko gorputzen dantzak batera eta bestera darrai, buelta eta buelta, jada ilundu du Erremendian, ezpainak gorputzetan barna dabiltza. Titien burutxoak dastatzen, belarri atzeko eta lepaldeko leku atsegingarriak kitzikatzen, alu xamurtu eta zakil tentea miazkatuz, bihotz beroek masiboki sutuz, zainetako odol gorri konpultsiboak edertasunez jantziz, ez dago geldituko dituen ezer. Eman eta eman ari dira, jo ta hausi dihardute txortan, barrura eta kanpora, gehiagoooooo!!!! dio Amaiak, baaaaiiiiiii!!!!! dio Joxek, egin ahal betean ari dira. Garrasien ohiartzuna nagusi da ohianean, geroz eta altuagoa, izugarria bi gorputzen argi dizdira ilunaren erdian. Ilargiaren argitasunak ez du gorputz biluztuen forma marrazten, berdin zaie inguruaren egoera, sartu eta atera jarraitzen dute, extasiaren leherketatik hurbil dira. Erremendiako bazterrak erretzear dira, horrela baiiiii!!! Xuxurlatzen dio Amaiak, badoa, badoa, badoa ohiukatzen dio Joxek!!!
Une magikoaren bizipenak hartu du unibertsoaren betetasuna, eta prast, prast, prast bizitzaren haziaren txorrostak pausatzen dira emearen barrunbeetan, negu hastapenean jaioko da Amaiur, bizitza berria sortuz, udaberri oro Euskal Herrian gertatzen den bezela.
Joseba Galarraga